Logo

Hasiera  > Espetxeak  > Espetxe bat aurkitu
Espetxeak

Espetxeak, norbere antolakuntza daukaten eraikin administratibo eta funtzionalak dira. Unitatez, moduloz eta sailez osatuta daude barne banaketa errazteko eta presoei beren bizitza egiteko, kanpokoarekiko harremanak izateko eta birgizarteratzeko jarduerak jasotzeko aukera emateko.

 

Espainiako espetxe-sistemak 68 espetxe ditu, presoek beren zigorrak bete ditzaten, segurtasun neurriak eta prebentziozko presoaldirako. Espetxe horiek guztiek espetxe-mapa moderno eta funtzionala osatzen dute, presondegia gune autosufizientea dela.

 

Espetxeetako ospitale psikiatrikoak jokaera-arazo larriak dituzten eta Justizia Auzitegiek hala erabakita bertaratu dituzten presoak zaintzeko eta tratatzeko guneak dira. Espetxe baino ospitale izaera handiagoa dute. Horrelako bi ospitale daude gure herrialdean Espetxeen Idazkaritza Nagusiaren menpe.

 

Gizarteratze-zentroak erregimen irekian askatasuna kentzen duten zigorrak (espetxe-zigorra, kanpoan lan egiteko aukerarekin) betetzeko espetxeak dira. Askatasuna kentzen ez duten zigorrak (eskumuturrekoaren edo bestelako gailuren baten bidezko kontrol telematikoa) ere betetzen dira bertan, zigor-legerian ezarritakoaren arabera, eta espetxeko zerbitzuek egiten dituzte jarduera horiek. 13 gizarteratze-zentro daude gaur egun antolakuntza eta funtzio autonomia osoarekin, 19 zentro menpe dauzkatelarik.

 

Sekzio Irekiek gizarteratze-zentroen antzeko funtzioak dituzte, baina espetxeetan daude, eta, egun, 21 Sekzio Ireki daude martxan.

 

Amen Unitateen helburua zigorra bete behar duten amek zaindu behar dituzten hiru urte bitarteko haurrei bere heziketarako bizi-baldintza onak edo ohiko espetxeetan aurkitzen ez direnak eskeintzea da. Orain arte, horrelako hiru establezimendu sortu dira.

 

Ospitaleko Zaintze Unitateak erreferentzi ospitale zentroetan osasun laguntza behar duten presoak hartzeko guneak dira. Sistemak 43 OZU ditu.

 

Zigor eta Neurri Alternatiboen Kudeaketa Zerbitzuak zigor eta neurri alternatiboak egiten dituzten Unitate Administratiboak dira. Organikoki eta funtzionalki espetxe baten menpe daude. Unitate hauetan espetxe profesional desberdinak daude: psikologoak, pedagogoak, beste teknikoak, administratiboak eta gizarte langileak. Beraz, zerbitzu buru bat daukaten talde multidiziplinarrak dira. Espetxeetatik kanpo dauden establezimenduetan aurkitzen dira. Gaur egun 54 Zerbitzu daude.

Inactivo
  • Localizador de
    Establecimientos Penitenciarios
  • Nombre
  • Tipo
  • Provincia

Resultados de la búsqueda

162 establecimientos encontrados

2009 Secretaría General de Instituciones Penitenciarias - Ministerio del Interior - Gobierno de España